Janari xahuketaren kontrako planaren aurkezpena - CPEIP Leitza Erleta HLHIP - Ikasnova
Janari xahuketaren kontrako planaren aurkezpena - CPEIP Leitza Erleta HLHIP
Janari xahuketaren kontrako planaren aurkezpena
07/10/2026
Astelehen honetan Nafarroak aurrera daraman eskoletako jangeletako janari xahuketaren aurkako planaren aurkezpena izan da gure ikastetxean. Jose Mari Aierdi kontseilaria, Ainhoa Belauntzaran eskolako zuzendaria, Egoitz Zabaleta jangelako sukaldaria, David Anaut herriko alkatea eta ekimen hau koordinatu eta abiarazi duten Hondakinen Prebentzio eta Ekonomia Zirkularraren Sustapen Bulegoko eta Orekan Sozietate Publikoko langile teknikariek hartu dute parte.
Nerea Yeregui Ingurumen teknikarien hitzetan proiektu honen heburua bikoitza da: parte hartzen duten zentroetan hondakinen murrizketa neurgarria lortzea eta lan esparru seguru, bideragarri eta errepikagarri bat sortzea, Nafarroako beste eskola jantoki batzuetara egokitu daitekeena.
Plan pilotu hau Nafarroako lau ikastetxetan eraman da aurrera (Beteluko "Araxex", Larragako "San Miguel", Villafrancako "El Castellar" eta Leitzako "Erleta" ikastetxeetan) eta sei hilabetez lan egin ondoren ezarritako neurriek %34 murriztu dute plateretan geratzen den janari hondakina. Neurri hauek Nafarroako eskola-jantoki guztietan aplikatuz gero, urtean 215 tona janari-hondakin murriztu daitezke plateretan.
